Gertu egon dira, baina ez dute lortu

Mondragonen kontrako finala galdu egin du Sanpedrotarrak-ek

sanpedrotarra

San Pedroko zaleak, Arrasateko Mojategi zelaian.

2-1 galdu du finala Sanpedrotarrak-ek, eta honenbestez, datorren urtean ez du Ohorezko Mailan jokatzerik izango. Bi partidak irabazi ditu Mondragonek; joanekoa eta itzulerakoa. Beraz, arrasatearrek, merezimendu osoz lortu dute igoera. Baina, hori bai, moreak azkeneraino borrokatu dira, eta elastikoak ederki izerditu dituzte. Horregatik, esker onez daude San Pedroko zaleak, eta datorren denboraldian harmailetatik bultzaka jarraituko dutela ziurra da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.