Hibaikak Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du

Datorren igandean Pedreñan jokatuko da Espainiako Trainerilla Txapelketa. Bertan izango da Hibaika.

Hibaikako emakumeak ikurrinarekin

Hibaikako emakumeak ikurrinarekin.

Hibaikako Emakumeen trainerillak Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi zuen atzo Mutrikuko uretan, alde handiarekin gainera. Errenteriarrak aurretik joan ziren estropadaren hasieratik eta 20 segunduko aldea atera zioten bigarren sailkatuari, Donibaneko emakumeen trainerillari. Lanean fin jarraitzen dute errenteriarrak eta baita lan horren fruituak jasotzen ere. Datorren igandean, arratsaldean, Pedreñako (Kantabria) uretan jokatuko da Espainiako txapelketa eta bertan izango dira Hibaikako emakumeak 14:00etan ongietorria egin zieten Hibaikako arraunlariei Errenterian.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.