Iurretako Literatura Lehiaketan garaile izan da Iñigo Legorburu

Mikromatxismorik ezta ere zortzi puntuko zortzi bertso dituen lanarekin gailendu da Legorburu.

Iñigo Legorburu saria jasotzen.

Iñigo Legorburu saria jasotzen.

Iurretako Literatura Lehiaketaren bertsopaperen ataleko irabazle izan da Iñigo Legorburu errenteriarra. Mikromatxismorik ezta ere zortzi puntuko zortzi bertso  dituen lanarekin gailendu da Legorburu. Ikastetxeko patioak, parranda giroa eta lan mundua hizpide izan ditu errenteriarrak bere lanean mikromatxismoaren erradiografia egiteko. Kristina Mardaras bertsolari beteranoaren eskutik jaso zuen saria Legorburuk: 200 euro eta  berea zein beste irabazleen lanak biltzen dituen liburua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.