Alazne Elgarresta.
Haurtzaro Ikastolako ikasle Alazne Elgarresta Isasak irabazi du Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiketako E mailako saria. DBH2ko ikasleak
Zuretzako da ama ipuinarekin lortu du gailentzea. Martintxo Altzuetaren ilustrazio bat izan dute oinarri E mailan parte hartu dutenek.
Saritua izatea ez da makala. Izan ere, Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketara 9.384 lan aurkeztu dituzte, guztira hamabost sari banatu dituzte. Lehiaketaren zortzigarren ekitaldia izan da, eta haur zein gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea dute helburu.