Erabakitzeko eskubideaz eztabaidatuko dute San Pedron

Paco Alvarezek (PSE-EE), Luke Uribe-Etxebarriak (EAJ), Ion Collarrek (Ahal Dugu) eta Haritz Salaberriak (EH Bildu) parte hartuko dute Gure Esku Dago-k antolatutako solasaldian.

Sinadura bilketa bukatzear da; 5200tik gora biltzea da erronka

Sinadura bilketa bukatzear da; 5200tik gora biltzea da erronka.

Gure Esku Dago-k bi deialdi luzatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar da (ekainak 12) , 19:00etan,  San Pedroko Udal Aretoan. Lau gonbidatuk erabakitzeko eskubidearen gaia hartuko dute hizpide, Xabier Oleagak moderatuta. Gonbidatuak ondokoak dira: Paco Alvarez (PSE-EE); Luke Uribe-Etxebarria (EAJ); Ion Collar (Ahal Dugu) eta Haritz Salaberria (EH Bildu).
Larunbatean, eskualdeko deialdia
Bigarren deialdia larunbaterako luzatu dute. 12:30ean, Errenteria-Oreretako Agirre Lehendakariaren plazan (Linon),  herri kontsulten Txupina botako du Gure Esku Dago-k. Aurreratu dutenez eskualdean bildu dituzten sinadura guztien berri emango dute jai giroan. Herritarrei, koral koloreko elastikoak soinean, festara batzeko eskatu diete.
Egitaraua:
  • 12:30: bete erabakia edukiz, sinatzaileez.
  • 12:45: Adosgunea. Sinadura bilketaren emaitza.
  • 13:00: Txupina. Ondoren, Txaranga, trikitiak, pintxoak eta sagardoa.
  • 19:00: Amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.