Nazioarteko puntako triatoilariek zita dute igandean Donibanen

Munduko txapeldun Gwen Jorgesen amerikarrak parte hartuko du proban, baita iazko irabazle Charlotte McShane-k australiarrak ere.

triatloia, xanju kirol kluba

Iazko irabazleak, podiumean; Charlotte McShane aurten ere Donibanen izango da.

Hirugarren urtez jarraian antolatu du Nazioarteko C Mailako Sprint Triatloia Xanju Kirol Klubak. Igandean (ekainak 5) da lasterketa, eta antolatzaileek iragarri dutenez, modalitate horretan hoberen dabiltzan atletetako askok parte hartuko dute proban. Tartean izango da, egungo munduko txapeldun  Gwen Jorgesen amerikarra, baita iazko probaren irabazle Charlotte McShane australiarra ere. Hilabete aurreratu dute aurten proba (aurreko bi edizioetan uztailan izan da), baita ordubete aurreratu ere. 10:30ean abiatuko dira emakumeak Bizkaia plazako ontziralekutik, eta hamar minutu beranduago gizonek. Hortik aurrera, lasterketak betiko ibilbide ikusgarriari eutsiko dio. Igeri hasiko dute proba, badian barna hiruki formako 750 metroko ibilbidea osatuz. Ondoren, Nabalaldean egongo diren bizikletak hartu eta Jaizkibel mendian gora abiatuko dira, herrira itzultzerako 20 kilometroko ibilbidea eginez. Azkenik, korrika, 5 kilometro egin beharko dituzte Donibaneko alde zaharra bi bider zeharkatuz. Trafiko aldaketak Triatloia bitartean errepidea moztuko dute eta ezingo da ez sartu ezta irten Donibanetik. 10:30ean itxiko dute errepidea, eta 11:45ean berriro zabaldu. Horrez gain, lasterketa bukatu bitartean,  autoek ezingo dute  parte zaharretik ibili, eta oinezkoek ere mugatuak izango dituzte sartu-irteerak.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.