Larunbatean herriko kantuzaleek eskainiko dute jardunaldien barruko azken kontzertua
Itsas Mendiko txistularien kontzertua, lehengo igandean, Santiago plazan
Donibanen Itsas Mendi elkarteak antolatutako musika jardunaldiak asteburu honetan bukatuko dira, luxuzko kontzertu batekin bukatu ere.
Larunbatean, Donibane Kantuan ikuskizunean, barrutiko 200 bat kantuzale bilduko dira jardunaldien itxierarako kontzertuan. Pasaiako Haur Abesbatzak, Kantujirako taldeak, Habaneren taldeak –Santa Ana Egunez irteten dena– eta Konstantzia Musika Bandak osatzen dute Donibane Kantuan taldea.
Aurretik, baina, beste kontzertu bat izango da. Ostiralean, Santa Cecilia abesbatzak kantatuko du Donibanen.
Bi kontzertuak San Joan Bataiatzailearen elizan izango dira, biak, 20:15ean.