4 eta 10 urte arteko Oarsoaldeko 400 haurrek hartuko dute parte jaialdi horretan, eta zortzi lehiaketa area ezberdin izango ditu.
400 haur baino gehiago bilduko dira
Galtzarabordako kiroldegiak Judoko Haur Jaialdia hartuko du igandean 10:00etatik aurrera. 4 eta 10 urte arteko Oarsoaldeko 400 haurrek hartuko dute parte jaialdi horretan, eta zortzi lehiaketa area ezberdin izango ditu. Kirola eta arlo ludikoa uztartuko ditu jarduerak. Beroketa modura, jokuak egingo dituzte lehenik, eta gero
randoris batzuk egingo dituzte, estilo librean egiten den lehiarik gabeko borroka simulazioa.
Horrenbestez, ez da garaile eta galtzailerik izango eta parte hartuko duten haur guztiak igoko dira podiumera domina eta diploma jasotzera.
Errenteriako Sayoa Judo Elkarteak antolatu du jaialdia eta udalak babestu.