Musika eskolako ikasle txikienen kontzertua
Trintxerpen aurrera doa, etenik gabe, Musikaz Blai jaialdia. Egunotan haurrak dira jaialdiko protagonistak. Gaur, buruhandiak irtengo dira 17:30ean, eta ondoren, musika eskolako ikasleen kontzertua izango da, 19:15ean, Gudarien Enparantzan.
Bihar ere haurrak izango dira jaialdiko protagonistak. Tomasen abenturak konpainiako pailazoek
Hiru ipuin ikuskizuna taularatuko dute. 18:15ean da emanaldia, Gudarien Enparantzan. Ordubete lehenago buruhandiak irtengo dira kalez kale.
Bovedaren zilarrezko ezteiak
Asteburua hurbildu ahala, biderkatuko dira jarduerak. Hala, ostiralean, Boveda aisialdi taldeak bere 50. urteurrenaren ospakizunari hasiera emango dion jaialdia ospatuko du Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Kantak, jolasak.. ezustez beteriko jaialdia antolatu du barrutiko aisialdi talderik beteranoena ostiral arratsalderako.
Musikaz Blai jaialdia San Joan bezperan bukatuko da, baina asteburu honetarako iragarrita daude oraindik ospatzeke dauden jarduera gehienak. Hona iragarritakoak:
Ekainak 4, larunbata
Gudarien plazan
- 12:30: Trintxerpeko kantu-jira bilduko da, eta barrutiko kaleetan ibiliko da.
- 18:30: Gipuzkoako Dantza solteko 61. Haur Txapelketa.
Serafin Esnaola plazan
- 12:00: Arraiketai txarangaren kalejira, eta musika eskolako kaleetan ibiliko da.
- 18:30: Abesbatza Eguna.
- 19:30: Pasaia Musikaleko abesbatzen emanaldia.
- 20:30: Illunbe Akordeoi Orkestra.
Ekainak 23, osteguna
Gudarien Enparantzan
- 20:00: San Joan bezperan Dantzak zuhaitzaren inguruan eta San Joan sua.