Datorren urtean galdeketa egitearen alde eskualdeko lau herrietan bildutako sinadura kopuruaren berri emango du.
![gure esku dago, demaoarso](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/03/kanpoan.jpg)
Galdeketaren aurkezpenean eskualdeko aurpegi ezagun ugarik bat egin zuten
Oarsoaldeko Gure Esku Dagok ekitaldia antolatu du larunbaterako.
Datorren urtean galdeketa egitearen alde eskualdeko lau herrietan bildutako sinadura kopuruaren berri emango du antolatu duen Sinatzaileen Txupina ekitaldiaren barruan. Guztira 5.200 sinadura lortu behar dituzte (1.600 Pasaian; 2.000 Errenteria-Oreretan; 600 Lezon; eta 1.000 Oiartzunen).
Agirre Lehendakariaren plazan (Lino) egingo dute 12:30ean hasi eta 14:00etan bukatuko duten goiz pasa.
Bertaratzen direnei Gure Esku Dago-ren koral koloreko kamiseta eramateko eskatu diete,
erabaki hitza jendez betetzeko asmoa dute eta. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, amaitzeko.
Sinatzaileen txupina
- 12:30: Bete erabakia edukiz, sinatzaileez.
- 12:45: Adosgunea: Sinadura bilketaren emaitza.
- 13:00: Txupina eta ondoren txaranga, trikitiak, kantariak, pintxoak, sagardoa.
- 14:00: Amaiera