Pintxo eta erakusleiho lehiaketetako irabazleei entregatuko dizkiete sariak.

Laurak Bat-ek iaz saritutako eta omendutakoen talde argazkia, Antxoko kultur etxean.
Laurak Batek 2016ko pintxo lehiaketaren sari-emate ekitaldia antolatu du iganderako. Ekitaldia 12:00etan izango da, Pasai Antxoko Kultur Etxean.
Mimos tabernak irabazi du aurtengo pintxo lehiaketako epaimahai profesionalaren saria. Herritarren bozka bidez aukeratutako herri epaimahaiaren saria, berriz, Kamio tabernak.
Euskararen aldeko jarrera saritu dute
Pintxo lehiaketa girotzeko, erakusleiho lehiaketa antolatzen du urtero merkatarien eta ostalarien elkarteak. Elosegi Zeramika Dendak irabazi du aurten lehiaketa, eta Foto Cano eta Nerea Pinturak dendek eskuratu dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren.
Aurtengo berritasun nagusia euskararen normalizazioren alde lan egiten dutenak saritzea izan da. Hala, aurten, euskara ikasten ari diren merkatariak izango dira sarituak eta, haien ordezkari gisa, Urdin liburu-dendak jasoko du saria.
Azkenik, elkarteko lau bazkide omenduko dituzte aurten, beren establezimenduetan izan duten bilakaera aitortu asmoz: Trintxerpeko Lema paper-denda eta Pasai Antxoko Decoro arropa-denda. Baita zerbitzu-sektoreko establezimendu hauek ere: Trintxerpeko Biyok optika eta Visual Grafik diseinu-estudioa.