![Liburutegia zabalik izango da ekaineko asteburuetan ikasketa lanak errazteko ikasleei.](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/06/web.jpg)
Liburutegia zabalik izango da ekaineko asteburuetan ikasketa lanak errazteko ikasleei.
Azterketa garaiak direla eta, ikasleen eskaerari erantzuteko udal liburutegia zabalik izatea hilabete osoko larunbat eta igandeetan erabaki du udalak. Ikasketa gela gisa gaituko du gainera. Helduen atala izango da zabalik 09:00etatik 21:00etara jarraian. Ikasketa gela izango denez, asteburuetan, liburutegiak ez ditu astean zehar eman ohi dituen bestelako zerbitzuak eskainiko.