Bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu (10 pertsona) eta 21ean egingo dute zozketa.
Txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute hamar herritarrek.
Madalenetako txupinazoa, eta beraz, jaien hasiera udaletxetik bertatik bizitzeko aukera eman nahi die herritarrei udalak. Horretarako, zozketa egingo du gaurtik eta hilaren 19ra bitartean alkatetzaren
posta elektronikora mezua bidaltzen duten errenteriarren artean. Posta horretan izen abizenak eta telefono zenbakia jarri beharko dituzte interesdunek.
Mezua bidaltzen duten lagunek, zozketan sartuko dira. Bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu (10 pertsona) eta 21ean egingo dute zozketa. Aurten andra Mari abesbatzak botako du txupina, eta zozketa irabazten dutenak, haiekin batera izango dira pleno aretoan.