Abuztuaren 7an hartuko du parte Rioko jokoetan txirrindulari errenteriarrak errepideko proban, eta bertara presiorik gabe iritsi nahi duela esan du.
Eskuinean, Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra.
Rioko Olinpiar Jokoetan izango da Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra.
Astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Txirrindularitza Federazioko hautatzaile Ramon Gonzalez Arrietak. Pozik dago Santesteban, “txikitatik dudan ametsa beteko dut. Egia esan, oso pozik nago klasifikatoria horrekin”.
Abuztuaren 7an hartuko du parte Rioko jokoetan txirrindulari errenteriarrak errepideko proban, eta bertara presiorik gabe iritsi nahi duela esan du, “lasterketa bat gehiago da eta ahalik eta ondoen egitera joango naiz. Uste dut diploma olinpikoa lorgarria dela eta horretan saiatuko naiz”.
Lehen aldiz izango da Olinpiar Jokoetan errenteriarra. Italiako Ale’ Cipollini taldean ari da Santesteban une honetan.