Pasaiako Udalean harrera ofiziala egingo diete parte hartzaileei igandean, 11:30ean.
Estropadaren irabazleak, Lafayetteren ontziaren maketa jasoko du, eta partaide guztiek San Pedroko garai bateko Dorrearen erreplika bana.
La Victoire belaontzien estropada bihar irtengo da, 11:00etan, La Girondetik (Okzitania). Estropada, Akitaniako kostaldean zehar izango da, eta parte hartuko duten belaontziek Pasaian izango dute helmuga.
Guztira, 20 itsasontzik hartuko dute parte estropadan Bilbotik, Zumaiatik, Hondarribitik, Hendaiatik, La Rochelletik eta La Girondetik etorritakoak.
Belaontziak Pasaian larunbata egunsentia eta goizean zehar sartuko direla aurreikusten da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “ikusgarria izango da nabigatzaileen maniobrak ikustea, gau osoa 140 milia inguru nabigatzen pasa ondoren”. Pasaian porturatu ondoren Hondarribian amaituko da estropada.
Lafayetterenak gogora ekartzeko
Lafayettek 1777an itsasoan egin zuen bide bera gogoratzea da estropadaren helburua. Elkanoren omenez jarri zion
La Victoire izena ontziari Lafayettek, eta ontzi horretan abiatu zen egungo AEBera independentziaren alde borroka egitera, Pasaiatik.
La Victoire estropada HN Hondarribiako Nabigatzaileak eta Port Medoc-eko Circle Nautique du Verdon elkarteen ekimena da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barruan,
Energia Olatuak atalean. Lafayetten irudia, honen esanahia eta gure kostaldearekiko duen lotura zabaltzea du helburu.
Apirilaren 26an estropadaren aurkezpena egin zen Pasaiako Udalean eta jarraian Pasai Donibaneko Villaviciosa jauregiko fatxadan Lafayette 1777an Pasaiatik irten zela omentzen duen plaka zaharberrritua aurkeztu zen.
Lafayetteren bidaia gogoratzen duen plaka, Donibanen dago, Pietatearen ondoan.