San Joan sua egiteko eskaera idatziz aurkeztu beharko da aurten
Iazko bezalako istripuak saihesteko hainbat neurri hartu ditu udalak.
- Eraikinetatik, autoetatik eta belar altuetatik urrun kokatu sua.
- Elektrizitate lineak gertu egotea ekidin.
- Lau metroko garaiera ez gainditu.
- Ingurua garbi mantendu.
- Sua egiteko materiala ez luzaroan metatu; gehienez 72 orduko aurrerapenaz.
- Lurra asfaltatua denean, edota baldosa,, babestu, lurra edo area botaz erreko den eremuan (10 cm-ko sakonera gutxienez).
- Haizearen indarra eta norabidea kontuan hartu, eta haize ufadak indartsuak izatekotan erretzea bertan behera utzi.
- Sua pizteko papera, lastoa, egur zatiak edota barbakoarako pastillak erabili, ez besterik.
- Alkohola, erregaia, disolbatzaileak, eta bestelako substantzia sukoiak ez ibili.
- Ez bota edo gertu jarri produktu piroteknikoak; ezta latak, espraiak, gurpilak edo plastikoak ere.
- Suaren kanpoaldean ez jarri paperik, ez eta haizeak eraman dezakeen beste materialik ere.
- Suaren ardura helduek hartu beharko dute beti.
- Ur mangera bat edota su-itzalgailua eskura eduki.
- Festa bukatutakoan, sua erabat itzalita dagoela bermatu. Ura bota eta areaz edo lurraz estali.
- Ura bota erre den azal zatiaren gainera.
- Lehen unean ez eman ukendurik ezta desinfektatzailerik.
- Erredura handia bada 112ra deitu eta osasun etxera joan, erretako zonaldea airean mantenduz edota serum fisiologikoarekin bustitako gasa batez estaliz.
- SOS Deiak: 112.
- Udaltzaingoa: 943 0004 300.
- Babes zibila: 943 400 142.