Canijo de Carmona Los Gachones de Cai bere txirigotako lau kideekin, eta Juan Carlos Aragon La Guayabera konpartsarekin emanaldia egingo dute Niessen Kulturgunean.
Juan Carlos Aragonen La Guayabera konpartsa. Argazkia: Elcastillodelarte.es
Cadizeko inauteria ekarriko du hilaren 25ean (larunbata) Beti Prest dantza taldeak. Udalarekin elkarlanean, hirugarren urtez antolatu dute eta
Canijo de Carmona Los Gachones de Cai bere txirigotako lau kideekin, eta
Juan Carlos Aragon La Guayabera konpartsarekin emanaldia egingo dute Niessen Kulturgunean. Biak goi mailako txirigota taldeak direla esan dute antolatzaileek: “Lehenak sakonean lantzen ditu gai sozialak. Bigarrena, Kuban inspiratutakoa da eta goi mailako errepertorioa dauka”.
Emanaldia 25ean izango bada ere, bi egun aurretik iritsiko dira bi taldeetako partaideak Errenteriara. Egun horretan bertan, harrera egingo die udalak 18:30ean, eta herriko sarrerako mastan Cadizeko bandera izango da jarrita udalerrian diren bitartean.
Sarrerak 18 euro balio ditu eta Niessen kulturgunean, Cyne Reyna tabernan eta
hemen eskura daitezke.