Irakurketa klubeko kideekin bilduko da, liburutegian, 'Neguko Zirkua' eleberria aztergai.
Xabier Etxaniz Rojok dinamizatu du kluba.
Harkaitz Cano Trintxerpeko liburutegian izango da ostiralean. Irakurketa klubeko kideekin bilduko da, 19:45etik aurrera, herriko literaturazaleak lantzen ari diren
Neguko Zirkua ipuin bilduma aztertzeko.
Lehen ikasturtea du San Pedroko eta Trintxerpeko irakurketa klubak, eta antolatzaileek esan dutenez, “esperientzia oso ona” izan da. Datorren ikasturtean errepikatzeko asmoa adierazi dute, eta izen-ematea irailean zabalduko dutela aurreratu, urrian, berriz ere, taldeko dinamikari ekiteko.