Ongi aritu ziren Hibaikakoak eta 16 segunduko aldea atera zioten bigarren sailkatuari.
Hibaikakoak atzo Lekietion.
Hibaikako emakumeek garaipena lortu zuten atzo Lekeitiko uretan. Beste bat. Ikurrinarekin itzuli ziren Errenteria-Oreretakoak, eta zaleak zain izan zituzten herri sarreran merezitako harrera egiteko. Ongi aritu ziren Hibaikakoak eta 16 segunduko aldea atera zioten bigarren sailkatuari. Denboraldi ofiziala hastear dagoenean, lanean fin eta emaitzak jasotzen jarraitzen dute Hibaikakoek.