Biziberritzean gaineko kezka agertu dute Pasaian alderdiek.
Larunbatean Elkarrekin Ahal Dugu-k hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen badian, biziberritzea eta bizilagunen parte hartzea aldarrikatuz.
Gaur, berriz, EAJk du ekitaldia. 17:00etan, kaiko Herreran, toporako geltokiaren bidearen inguruan, Joseba Agirretxea izango da eta ondoan izango ditu, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta EAJko tokiko kargu publikoak.