Motozale pasaitar bat hil da istripuan
Jose Elosegi etorbidean izan du istripua, 04:00etan, eta bertan hil da 54 urteko bizilaguna.
54 urteko gizon bat hil da Donostian, goizaldean, haren motorrak kale-argi bat jota, Jose Elosegi etorbidean. Hildakoa Pasaiakoa zen.
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, ezbeharra 04:00ak aldera gertatu da Gipuzkoako hiriburua eta Pasaia lotzen dituen etorbidean, Herrerako biribilgunean.
Oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta, motorrak kale-argi bat jo du, eta gidaria bertan hil da, iturri ofizialek azaldu dutenez.