Udararen atarian 'Bizitzaren Zikloa' kanpaina abiatu dute emaileek.
Odola emateko deia luzatu dute emaileek.
Antxoko odol emaileek etzi (asteazkena, hilak 15) dute odola emateko hileroko zita, ohi bezala, 18:30etik aurrera, anbulatorioan.
Elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, aurreko hilean 21 odol poltsa bildu zituzten Antxon, horietatik bat emaile berri batena, eta deialdia luzatu diete oraindik emaile ez direnei, eta batez ere gazteei, odola emateko eskatuz.
Udan, ahalegin berezia
Udako oporrekin batera, urtero, nabarmen jaitsi egiten da emaileen kopurua, eta hori dela eta elkarteak ahalegin berezia egin behar izaten du udako sasoia iristearekin bat, emaileak gutxiago izaten direlako, baina odolaren beharra berdina edo are handiagoa.
Horretarako
Bizitzaren zikloa izenburupean kanpaina abiatuko dute, “odol-ematea fidelizatzeko edo sustatzeko” asmoz. Ekainean, Euskal Autonomi Erkidegoan, 9.500 odol-emanaldiak gainditzea da kanpainaren helburua, “kopurua % 12 handitzeko 2015eko garai berean zegoenaren aldean”.