Kaleko katuen koloniak kontrolatu eta sozializatutako katuen adopzioaz arduratzen da elkartea.
Lankidetza hitzarmena sinatu dute udalak eta Katubihotz elkarteak.
Pasaiako Udalak 3000 euroko diru laguntza emango dio urtero Katubihotz elkarteari, eta baita aterpe gisa erabiliko duten lur eremua erraztu. Erabakiak plenoaren oniritzia du.
Hitzarmenaren bidez, elkartearen lana aitortu eta harekin duen harremana arautu nahi du udalak. 2010. urteaz geroztik ari dira elkarteko boluntarioak Pasaian lanean.
Honenbestez, udalak bandoak jarriko ditu aurrerantzean herritarrei elkartearen jardunaz ohartarazteko. Elkarteak kaleko katuak harrapatzeko baimena du, esterilizatu eta ondoren berriz askatzeko. Horrez gain, janontzi baimenduak kudeatzen dituzte, kaleko katuei jaten emateko.
Animalien zainketa udalaren ardura ere badela iritzi dio udalak, eta animaliek bizitza duin bat izateko eskubidearekin bat egin dutela adierazi dute.