‘Harresirik gabeko lurraldea’ proiektuarentzat izango da kontzertuan biltzen den dirua.
Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartea espedizio bat antolatzen ari da udan Lanpedusara (Italia) joateko, eta aipatu espediziorako dirua bildu asmoz, hainbat jarduera antolatu dituzte, tartean Proisarekin elkarlanean iganderako antolatu duten elkartasuna kontzertua.
Harresirik gabeko lurraldeak proiektuaren alde, Muskulo eta Zozaia punk orkestra gizona ariko dira oholtza gainean. Sarrera debalde izango da, baina borondatea jasoko dute. 19:00etan hasiko da kontzertua, Ertin, Proisa probisionalean.
Sumindura oihukatu
Mikelazuloko kideek azaldu dutenez, udan Lanpedusara jan nahi dute han lanean ari diren beste boluntarioekin batera “beren sumindura oihukatzera”. Mugetako egoera salatzea da Mikelazulokoen asmoa, azaldu dutenez, “askatasuna, justizia eta harresirik gabeko mundu eta Europa bat dutelako amets”.
Italiako uhartea da Lanpedusa, Pelagias artxipelagoko irlarik handiena. Etorkinak pilatu dituzte han, eta harresi militarizatuez inguratuak dituzte. Inguruko uretan Europarantz ihesi zetozen milaka etorkin ito dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.