Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Opera eta Zarzuela, musika banda eta Miren Urbieta-Vegaren eskutik

Ostiralean, bandako musikariak ez dira bakarrik izango, Miren Urbieta-Vega sopranoa izango da agertokian ahotsa jartzen.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/06/14
Mitxelena, Collar, Urbieta-Vega, Ayerdi, eta Lopez Etxezarreta.

Mitxelena, Collar, Urbieta-Vega, Ayerdi, eta Lopez Etxezarreta.

Opera eta Zarzuela errezitaldia antolatu du EMKEren Musika Bandak ostiralerako. Eta bandako musikariak ez dira bakarrik izango, Miren Urbieta-Vega sopranoa izango da agertokian ahotsa jartzen. Gaur eman dute emanaldiaren berri, Josu Mitxelena EMKEko presidenteak, Ion Collar Kultura zinegotziak, Miren Urbieta-Vega sopranoak, Alain Ayerdi bandaren zuzendariak, eta Garzi Lopez Etxezarreta zinegotziak. Fatima andra Mariaren parrokian izango da kontzertua 20:30ean hasita eta bertaratzen direnek, Verdi, Puccini, Guridi eta Mascagniren lanak entzuteko aukera izango dute, besteak beste. Urbieta-Vega sopranoa, proiekzio handiko abeslaria dela esan du Mitxelenak, eta bera izango dela ostiraleko kontzertuaren protagonista gaineratu du. Lehenengo aldiz joko du bandak solista batekin, eta horrek moldaketa handiak eskatzen dituela esan du Ayerdik, “horretarako hilabete eman dugu entseguak egiten, bata besteari ohitzen eta uste dut, ostiralekoa emaitza polita izango dela”. Operarekiko harremana estutu duela bandak aurten gaineratu du zuzendariak, “Opus Lirikaren Traviatan parte hartzeko aukeraizan genuen, eta orain ere operara hurbilduko gara”. Urbieta-Vega beraiekin izatea “plazerra” dela gaineatu du Ayerdik. Urbieta-Vegak eskerrak eman dizie bandari eta udalari “eskainitako aukeragatik”. Izan ere Donostiarra bada ere, urte batzuk daramatza Erreteria-Oreretan bizitzen sopranoa, “etxean eta halako kalitatea duen banda batekin abestea oso polita da”. Malgutasun handiko banda dela EMKErena, eta abeslari batentzat erronka dela banda bateki batera aritzea gaineratu du. Erronkarik handiena, halere, interpretatiboa izango da Urbieta-Vegaren hitzetan: “Oso sentikorrak diren piezak, komikoak direnekin lotu ditugu errezitaldirako. Oso ikusgarria eta dibertigarria izango da”. Musika Bandakren lana eskertu du Lopez Etxezarretak eta Collarrek eta herritar guztiak animatu dituzte ostiraleko ikuskizunarekin bat egitera. Sarrerak bost euroan salduko dituzte (bazkideentzat doan da) Niessen Kulturgunean eta kontzertuaren egunean bertan parrokiaren sarreran.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.