Lezoko musika eskolaren eskaintza zabala da. Hilaren 20an zabaldu, eta 24an itxiko dute epea.

Lezoko musika eskolaren ataria.
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak jakinarazi du 2016-2017 ikasturtean bertan musika ikasi nahi duten ikasle berrientzako matrikula epea hilaren 20an zabaldu, eta 24an itxiko dela. Irailaren 6an hasiko lukete ikasturtea.
Izena eskolan bertan eman beharko dute interesdunek, 10:15etik 14:00etara.
Matrikula 2009an, 2010ean, 2011n eta 2012an jaiotako haurrek, nahiz musika ikasketak egin nahi dituen ororentzat zabalduko dute.
Ohiko musika ikasgaiez gain, honako instrumentuetan trebatzeko aukera ematen du eskolak: trikitixa, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, txistua, oboea, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, fliskornioa, akordeoia, tronpeta, gitarra, bateria eta gutarra elektrikoa.
Musika eskolarekin telefonoz (943 52 99 99) edo
posta elektronikoz jar daiteke harremanean.