Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Errauste plantaren proiektua dela eta %20 gehiago ordaindu beharko dute mankomunitateek

Errenteriak, ondorioz, 183.000 euro gehiago ordaindu beharko dizkio GHKri.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/06/16
hondakin organikoa errenteria

Birziklatzea sustatzen jarraituko du udalak.

Hondakinen bilketaren tasa %10 igotzea proposatu du gobernu taldeak. Hondakin organikoen gaikako bilketa egiten duten familie berriz, tasa berriaren gaineko %10eko hobaria ezarriko die. Azken 20 urteetako hondakinen kudeaketa “lotsagarria” eta “desegokiak” eraman duela gobernu talde erabakia hartzera azaldu du, “orain, herritarrek ordaindu beharko dituzte ondorioak eta bi aldiz gainera”, salatu du. Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren (GHK) batzar orokorrak EAJ eta PSE-EEren gehiengoarekin errauste plantaren proiektua berriro martxan jartzea erabaki duela esan du Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak, eta erabaki horrek eragin eta ondorio zuzenak dituela udalarengan eta herritarrengan, “mankomunitateei kobratzen dien tasa %20 igo duelako. Errefuxaren tasa %17 igo du, eta organikoarena berriz, %48”. Errenteriak, ondorioz, 183.000 euro gehiago ordaindu beharko dizkio GHKri. Udalak igoera horri aurre egitea zaila duela gaineratu du gobernu taldeak. Izan ere, gaur egun, hondakinen tasarekin zerbitzuaren kostearen %62 estaltzen da soilik. GHKren aldaketarekin, tasen bidez jasotako diruarekin zerbitzuaren %52 baino ez du estaliko udalak. Birziklatzea sustatzeko neurriak hartzen jarraituko du Errenteriako Udalak. Hala jakinarazi du gobernu taldeak, eta horren harira, hondakin organikoak gaika biltzen dutenei hobaria %10era igotzea proposatu du, “igoerak ahalik eta eragin txikiena izan dezan herritarrengan”. Gogora ekarri du halaber, Europak debekatu egin duela  birzikla daiteken gai oro erraustea. “Beste aldera begiratzen jarraitzea dela konponbidea pentsatzen dute, alderdi batzuk, hori dela atakatik ateratzeko modu bakarra. Beste lurralde batzuk erakutsi digute, badela hondakinak kudeatzeko beste modu bat”. Horren harira, aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko egindako planak Gipuzkoa zuela abiapuntu eta helmuga eta askoz ere merkeagoa zela nabarmendu du, “birziklatzea zuen oinarri, eta pertsonak eta ingurumena errespetatzen zituen”. Birziklatzearen aldeko kanpainak egiten jarraituko duela Errenterian eta fiskalitate berdearen alde egingo duela, gaineratu du, “lehen eskutik baitakigu zer den gure zabortegiak betetzen uzten dituzten erakundeen pasibotasuna pairatzea”. Zentzuz jokatzeko eskatu die azkenik GHKren kudeatzaileei gobernu taldeak, “gure dirua ez xahutu birzikla daitezkeen gai eta bitartekoak desagerrarazten dituzten proiektu dekadenteetan, eta are gutxiago, gure osasunaren kontura. Egin dezatela birziklatzea, lanpostuak sortzea eta ekonomia jasangarria bultzatzen dituen ereduaren alde”. Europan aitzindari izan zirenak, alternatiba bila orain Duela hamarkada batzuk jarri zen martxan Europan errauste sistema zaborrak kudeatzeko. Epe baten barruan, debakatuta egongo da birzikla daitekeen edozein gai erraustea Europaren aginduz. Errauste planten erabileran aitzindari izan zen Danimarkaren kasua dela hori esan du Errenteriako Gobernu taldeak. Bertan, lehengo idera itzultzea erabaki du gobernuak hondakinak kudeatzeko martxan jarri duen Danimarka  hondakinik gabe. Gehiago birziklatu, gutxiago erraustu plan berriaren bidez. Islandia ere bada adibide. 2000 urtean hasita, zazpi errauste planta eraiki zituzten bertan, “dioxina maila igo denez, 7 horietatik, sei itxi egin ditu”, gaineratu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.