Goizean da gaztelaniako bisita eta arratsaldean euskarazkoa.
Oier Iza eta Judas Arrieta, Ziriza Etxean, interbentzioa egin bitartean.
Ereitenek autobusa antolatu du, doan, Hormek diote egitasmoaren barruan hainbat artistek sortutako horma irudietara bisita gidatuan joateko.
Bi bisita izango dira bihar; lehena goizean, 10:00etan, gaztelaniaz, eta bigarrena, euskaraz, eta arratsaldez, 16:30etik aurrera. Bi kasuetan toki beran elkartuko dira, Garcia Lorcaren hormaren aurrean (Urumearen ondoan, Mundaizerako igogailuan).
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bisitak ordubete inguruko iraupena izango du. Ordutegiak zehazt mehatz aurreratzerik ez dago, baina, 12:00ak inguruan Alabergan izango direla jakinarazi dute, eta ondoren irtengo direla Trintxerperantz, Zirizara. Arratsaldez, berriz, 17:00 inguruan bisitatuko dute Alabergako murala.
Hormek diote arte eta teknologia bidezko interakzioa batzen dituen esku-hartzea da. Bost hormatan egin dituzte interbentzioak, Donostian, Pasaian eta Errenteria-Oreretan. Guztiak bisitatuko dituzte bihar. Parte hartzeko baldintza bakarra, aurrez
izena ematea.
Muralak bertako artistek zein atzerrikoek egin zituzten iaz eta aurten beste arte adierazpen batzuen (dantza, zinema…) lekuko izango dira.
Parte hartzaileen artean, honakoak: Mentalgassi, Judas Arrieta, Harsa, Jenni Karna-Escalante, Ismael Iglesias, Igor Rezola, Hormachic kolektiboa, Iñigo Salaberria, Elurmaluta kolektiboa, Haatik dantza taldeak edota Las Chicas de Pasai.
Hormek diote Ereitenek
Donostia 2016ko Bakearen itsasargiarentzat koordinatutako proiektu bat da.