Kamioi batek istripua izan du Lezon. Ez da zauriturik izan, baina herritarren artean ikusmin handia sortu du.
Kamioiaren erremolkea, Euskal Herria plazarantz okertuta.
13:00ak aldera, kamioi batek istripua izan du Lezoko Jaizkibel hiribidean, Euskal Herria plazaren parean. Antza denez, kamioiaren erremolkea irauli egin da, baina kabina bere horretan mantendu da. HITZAk jakin duenez, ez da zuriturik egon.
Istripuak herritarren artean jakin-min handia izan du, tentuz jarraitu dute garabiak nola hartzen zuen kamioiaren erremolkea. 15:00ak aldera kentzen hasi dira kamioia bertatik.
Istripuaren eraginez, Donibanerako bidea moztuta egon da bi orduz gutxienez.