Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hegada zabaldu du Antxetak

Irrati lizentzia du Antxeta Irratiak lau urte luze ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia emanda. Behe Bidasoaz gain, Oarsoaldean, Donostialdean eta Buruntzaldean entzun daiteke

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/06/18
Antxeta Irratikoak irratiaren 15. urteurrenean hartutako irudian.

Antxeta Irratikoak irratiaren 15. urteurrenean hartutako irudian.

Hegoak zabaldu ditu Antxetak, baita hegada ere, eta irrati komunitarioaren uhinek bere eremua gainditu dute. Joan den hilabete amaieran hasi zen orain arte emisio eremua Behe Bidasoa izan duen irratia Donostialdean emititzen, FMko 105.8 frekuentzian. Donostialdeaz gain, Oarsoaldean eta Buruntzaldean emisioa egingo du, legalki, frekuentzia eskuratuta. Zehazki Donostian, Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen, Lezon, Hernanin, Lasarte-Orian eta Urnietan entzun daiteke Antxeta Irratia. Izan ere, 2012an hasitako bidea, behin betiko itxi du Espainiako Auzitegi Gorenak Antxeta Irratiaren alde emandako epaiarekin. Orain lau urte Eusko Jaurlaritzak zabaldutako irrati lizentzien lehiaketan Donostialdera zabaltzeko baimena lortu zuen Antxetak, «baina bertan behera utzi zuen lehiaketa orduan lehendakari zen Patxi Lopezek, eta baita ondoren heldu zen Iñigo Urkulluk ere», esan du Aitziber Zapirainek, Antxeta Irratiko kideak. Erabakia zergatik hartu zuten  inork ez die azaldu, eta epaitegietara jotzea erabaki zuten Behe Bidasoko irratikoek. Lau urte luze iraun du bideak, epaitegiz epaitegi, baina azkenean eman diote arrazoia Antxetari, eta badu frekuentzia legala esku artean. Gipuzkoako bakarra «Berri pozgarria da —esan du Zapirainek—, lasaitasuna ekarri digu. Antxetarentzat baino, irrati komunitario batentzat halako lorpena pozgarria da, Gipuzkoan legalki arituko den mota honetako bakarra da Antxeta. Zoritxarrez baditugu lankideak eta irrati asko eta asko Arrosa sareko kideak direnak, eta zalantza horrekin bizi direnak egunero, egoera alegal horretan».
Gipuzkoan modu legalean arituko den irrati komunitario bakarra da Antxeta Donostialdeaz gain Oarsoaldean eta Buruntzaldean emisioa egingo du
Irrati komertzialek proiektu komunitarioek baino bitarteko gehiago eta handiagoak dituztenez, gertuko frekuentzia bat hartuz gero besteen lana zapaldu eta estaltzea dute, «horri beldur handiagoa diogu egoera alegalean gaudenean, instituzioei edota itxiera bortitz bati baino. Halako egoera batean, irrati komunitarioek ezin dugu inora jo, ez dugulako frekuentzia hori gurea dela dion dokumenturik». Antxetak badu orain. Irrati komunitarioentzat berri ona izan bada, Antxetaren lorpena Arrosa sarearentzat ere berri ona izan dela zalantzarik ez du Zapirainek, «gaian sakondu ez badugu ere». Lorpenak, ordea, agerian utzi du lan handia dagoela oraindik ere egiteko «frekuentziak noizbait lehiaketara atera ditzaten gogor lan egin beharra dago, eta nahitaez kopuru bat irrati komunitarioentzat erreserba daitezen lortzeko». Frantziako Estatuan hala egiten dutela, baina ez Espainiako Estatuan esan du Zapirainek, «oihan modukoa da irrati frekuentzien gaia, sudur puntan jartzen zaiena egiten dute eta». Irrati lizentzia eskuratuta, Antxeta entzuten den herri bakoitzeko eragileekin biltzen hasi nahi dute orain irratiko kideek, barne prozesua eginda. Ez dute erronka makala. Tokian tokiko eragileek irratia «berea» sentitzea ezinbestekoa dela argi dute, «beharrezkoa da lan hori egitea. Lan hori ez badugu egiten, ez gara irrati komunitarioa izango. Ez egitea litzateke errazena, baina orduan, iruzur egiten ariko ginateke». Programazio berezitua Programazioari dagokionez, berriz, aldaketak aurreikusi dituzte, «tokian tokiko beharrak asetzeko programazio berezituak sortu beharko ditugu. Hori da asmoa». Halere, egunero era naturalean lantzen duten Ipar Euskal Herriko informazioa beste txoko hauetara zabaldu nahi dute, «iparraldeko albisteak ez direlako lantzen hegoaldeko komunikabideetan ez badira oso garrantzitsuak, edo oso bitxiak». Data zehatzik ez badago ere, programazioak epe laburrean bereiziko dituztela esan du Zapirainek. Lau langile ari dira une honetan Antxeta Irratian, eta emisioa, berriz, hamazazpi ordukoa dute, «Euskal Irratien sarearen bidez goizeko seietan hasi eta gaueko hamaikak arte daude saioak gurean». Lau langile horietaz gain, bi pertsona gehiago aritzen dira irratian. Europako Zerbitzu Boluntario Sistemaren barruan daude, eta horren bidez urte osoan zehar bi pertsona gehiago aritzen dira proiektu zehatzak garatzen. Horietako askok herri mugimenduan lan egiten dutela nabarmendu du Zapirainek. Hamabost urte daramatza emisioa egiten Antxeta Irratiak, eta urte luze hauetan izandako aldaketez ere mintzatu da irratiko kidea: «Nik hamar urte daramatzat bertan, baina argi dut barne mailan talde egonkorra lortu duela proiektuak. Euskal Irratien Sarean ere buru-belarri sartuta dago, Arrosa sarean bezala». Irratiak Behe Bidasoa eskualdeari kohesioa, benetako lotura eman diola sinistuta dago Zapirain, «lehen ez zegoen, eta ez dut uste Santiago zubiko aduanako kasetak kenduta lortu denik soilik. Hiru herrien arteko lotura sendotu egin da, jendea naturalki doa Hondarribira antzerkia ikustera, eta Hendaiara hondartzara edota erosketak egitera». Antxeta arreferentziala dela argi du, «guk ere sinistu dugu tresna garrantzitsua dugula esku artean, eta horri heldu behar zaio». Nerabezaro bete-betean da irratia, 15 urte egin zituen joan den otsailean eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte irratiko kideek. Hilabete honetan bertan itxiko dute egitaraua eta denetarik antolatu dute: kontzertuak, Luz de Putas taldeak abestia egin die, mahai-inguruak, Behe Bidasoko artisten lanen erakusketa… Antxetak dituen lau lan ildoetan oinarrituta antolatu zuten egitaraua: parekidetasuna, kultur aniztasuna, hizkuntza normalizazioa, eta eskualdearen kohesioa. Egitarau xumea izan dela, baina egindakoarekin eta jasotako erantzunarekin pozik esan du Zapirainek. Kazetaritza «anitza» Bidea egiten ari da Antxeta Irratia eta bide horretan gauza ugari aldatzen ari direla jabetu da, «zaila zen garai batean hitz egiteko euskaldun bat topatzea. Gaur egun ez dago inolako zailtasunik, eta hori, sekulako urratsa da Irunen. Hendaian oraindik ere zoritxarrez kosta egiten da. Ohartu gara, ordea, kontuan hartzen dutela eragileek, elkarteek eta abarrek euskaldun bat behar dutela, bestela Antxeta irratian ez direlako aterako. Horrek ere eragin du aldaketa, eta guk ere eragin dugu neurri batean, beraz».
Hamabost urte daramatza Antxeta irratiak emisioa egiten Behe Bidasoan Irratiak Behe Bidasoari kohesioa eman diola sinistuta dago Zapirain  
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zintzilik irrati librearen egoitza.

Zintzilik eta Oiartzun irratiekin, elkarlana helburu

Lanean «pribilegiatu» sentitzen da Zapirain, «lan erritmo handia baldin badugu ere, lan polita dugula uste dut». Zailak, hasierako garaiak izan omen ziren, «orduan benetan erakutsibehar izan genuen zer ginen eta zertara gentozen. Gaur egun pribilegiatuak gara lan hau edukitzeagatik». Antxeta Irratia sintonizatu eta hura entzuteko arrazoiez ere mintzatu da esataria: «Agian gaizki dago nik esatea, baina Antxetan, informazioa behar den bezala ematen dugu». Kazetaritza objektiboan ez duela sinisten, baina bai kazetaritza anitzean gaineratu du: «Gai berarekiko dauden ikuspuntu ezberdinak  biltzen saiatzen gara, gai batekin ukituta dauden guztiak mintzarazten, eta beti lantzen dugu ikuspegi kritikoa. Alkateak esaten duenak ez du bizilagunak esaten duenak baino garrantzia handiagoa. Tokiko komunitatearekin lan egiten dugu, eta bertan gertatzen denaren gainean duen iritzia axola zaigu. Uste dut horrek bereizten gaituela besteetatik». Oarsoaldean bi irrati komunitario daude martxan une honetan, Zitzilik irrati librea Errenteria-Oreretan, eta Oiartzun Irratia. Zintzilik 1984. urtean sortu zuten eta 32 urte bete ditu emititzen. Oiartzun irratia, berriz, 1999an sortu zuten, San Fermin egunez, eta 17 urte bete ditu saioak eskaintzen oiartzuarrei. Biekin harreman ona duela Antxeta Irratiak esan du Aitziber Zapirainek, eta lizentzia lortuta «inor zapaltzea» ez dutela helburu gaineratu du, «hori argi utzi nahi dugu». Zintzilik-ekin Arrosa sarearen bidez du harremana Antxetak, baina Oiartzun Irratiarekin egunerokoan du, «elkarrizketak trukatzen ditugu oiartzuarrekin, gure irratian bezala, han ere langileak daude eta bestelako harremana dugu» Irratsaioak ere partekatu dituzte Oiartzun Irratiarekin. Amapola morea saioa da horren adibide, «elkarrekin egiten genuen saioa, eta berriz ere horri heltzeko asmoa dugu», esan du Zapirainek. Frekuentziaren lizentzia eskuratuta iritsiko den herri horietan guztietan dauden proiektu komunikatibo komunitarioekin «elkarlana» sustatu nahi du Antxetak orain.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.