Denboraldian arituko diren taldeak aureztuko ditu 19:15ean Zumardian egingo duen ekitaldian.

Hibaikaren talde argazkia iaz
Hibaika Arraun Elkarteak denboraldian lehiatzen arituko diren taldeak aurkeztuko ditu arratsaldean, 19:15ean. Zumardia aukeratu du aurkezpenerako Errenteria-Oreretako arraun elkarteak. Senior mailako neska eta mutilak, eta gazte mailakoak izango dira bertan. Gonbidatu bereziak ere izango dituzte gaurko aurkezpen ekitaldian, Mikel Odriozola martxista eta Ane Santesteban txirrindularia. Hibaikaren bi traineruen aita bitxi eta ama bitxi izango dira hurrenez hurren.