Bihar euskal presoekiko eta haien senide eta lagunekiko elkartasun ekitaldia antolatu du Sare Herritarrak.
Sarek antolatu du elkartasun iniziatiba
Bihar euskal presoekiko eta haien senide eta lagunekiko elkartasun ekitaldia antolatu du Sare Herritarrak. Oinez, korrika, bizikletan…
592 kilometro egitea da helburua. Izan ere, hori da bataz beste Errenteria-Oreretako euskal presoen senideek astero egin behar dituzten kilometroak espetxean duten seme-alaba, senar-emaztea, aita-ama edo laguna ikusteko. Distantzia hori bete nahi dute sakabanaketarekin amaitzeko, eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera. Horretarako kilometro bateko ibilbidea prestatuko dute, eta parte hartzaileek ibilbide horri nahi adina buelta eman beharko dizkiote 592 kilometro osatu arte denen artean.
Zita, bihar Zumardian 11:30ean.