Lehen bandera Batelerentzat
Indartsu hasi dute liga San Juango emakumeek, Hondarribian jokatutako lehen estropada irabazita; Hibaika hirugarren izan da, Orioren atzetik.
Denboraldiko lehen estropada, eta lehen bandera. Primeran hasi dute San Juango emakumeek arraun denboraldia, atzo Hondarribian lehiatu zen Txingudiko Bandera etxera ekarrita. Guztira, bederatzi traineru lehiatu ziren atzo Hondarribian. Bigarren Orio helmugaratu zen, sei segundora, eta Hibaika hirugarren, zortzi segundora. Atzokoa Gipuzkoako Ligaren barruan lehiatuko dituzten hamalau estropadetatik lehena izan zen. Hurrengoa, larunbatean jokatuko da, Donibanen, 18:00etatik aurrera, I. Iberdrola Banderarekin batera.