Euskara ikasteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea hilaren 27an zabalduko dute
Uztailaren 8a izango da laguntza horiek eskatzeko azken eguna.
Hilaren 27tik aurrera euskara ikasten ari diren lagunek dirulaguntzak eskatzeko aukera izango dute. Uztailaren 8a izango da laguntza horiek eskatzeko azken eguna. Eskatzaileek Errenteria-Oreretan erroldatuta egon behar dute, eta 2015-2016an euskara ikastaroren bat egina izan behar dute. %85eko asistentzia izan dutenek, matrikularen %50 jasoko dute, eta horrez gain, %30eko dirulaguntza azpimail bat gaindituz gero. Informazio gehiago 943 44 96 13 telefono zenbakian jaso dezakete interesdunek.