Madalenetako herri bazkarirako txartelak eros daitezke
Uztailaren 6ra bitartean erosteko aukera izango dute interesdunek.
Jai Batzordeak madalenetako herri bazkarirako txartelak salgai jarri ditu jada eta uztailaren 6ra bitartean erosteko aukera izango dute interesdunek. Elkarlanaren lehenengo topagunea izango da herri bazkaria eta uztailaren 21ean 14:00etan egingo dute Herriko plazan. Zapi-tiketek hamabost euro balio dute helduentzat, eta 10 euro haurrentzat, eta ohiko menuaz gain, beganoa ere izango da aukeran.
Aurten gainera, bertako produktu ekologikoak baliatuko dituzte menuak osatzeko, eta horiek laguntzeko berriz, Nafarroako ardoa eta Añarbeko ura izango dira.
Helduen menua, Rayna tabernan, Xera Gastrotekan eta Aralar tabernan eros daiteke. Haurren menua, berriz, Xenpelar Kulturdendan. Menu beganoaren alde egiten dutenek, Sindikatu tabernan erosi beharko dute txartela. Jai batzordeko kideek herritar guztiak animatu dituzte bazkarian parte hartzera.
Menuak
Helduen Menua (15 euro)
- Entsalada bertako produktu eta basalandarekin.
- Arroza barazkiekin.
- Txahal haragi gisatua.
- Fruta txikidun bizkotxoa, jogurta irabiatuarekin.
- Edariak eta kafea edo infusioa.
- Entsalada bertako produktu eta basalandarekin.
- Arroza barazkiekin.
- Seitana barazkiekin.
- Fruta txikidun bizkotxoa, jogurta irabiatuarekin.
- Edariak eta kafea edo infusioa.
- Entsalada bertako produktu eta basalandarekin.
- Arroza barazkiekin.
- Hanburgesa.
- Fruta txikidun bizkotxoa, jogurta irabiatuarekin.
- Edariak .
