San Juan suarekin hasiko dituzte jaiak Fanderian
20:00etan piztuko dute San Juan sua Fanderian.
- 17:30: Haurrentzako askaria. Telepizza, Pizzasprint, Venezia eta Errenteriako Todo- Todo hipermerkatuak eta Macdonaldsek babestuta.
- 18:15 – 18:45: Ipuin kontalaria ingelesez, Errota plazan, kids & Us akademiaren eskutik.
- 19:00: Txupinazoa.
- 19:00: Auzoan barrena buruhandiak ibiliko dira, Gaztañoko Auzo Elkartearen laguntzarekin.
- 19:15: Patata-tortilla txapelketa, Errota plazan. Tortillak 19:15erako entregatuko dira. Babeslea: Eroski hipermerkatuak.
- 19:30: Pintxo-poteo herrikoia, Errota plazan. Aurten hainbat pintxo mota izango dituzte: patata tortila, txorizoa eta itsaskia. Pintxo eta edaria euro 1. Babeslea: Errenteriako Eroski hipermerkatuak.
- 21:30-1:30: GB Eventos-eko NEB T Dj eta Oscar Portugues-en emanaldia. Babesleak: Errota eta Izen Gabe tabernak.
- 9:00: Txistularien diana.
- 11:00: Buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira, Gaztañoko Auzo Elkartearen eskutik.
- 11:00-13:30: Haurrentzako jokoak Errota plazan, sariak izango dira adin guztietako jendearentzat.
- 11:00-13:30: Kolore guztiak elkarteak te eta pasta dastaketa antolatu du. Elkarteak jokoak antolatuko ditu.
- 11:30-13:00: Narrasti erakusketa, Errota plazan.
- 13:00: Errota plazan haurrentzako moto lasterketa eta adin guztietako jendearentzat patineteak izango dira.
- 16:00: Futbolin txapelketa eta dardo txapelketa jende helduarentzat, Sport kafetegian (Fanderiako Igerilekuak). Babeslea: Imagine akademia.
- 17:30: Toka eta bote txapelketa, adineko jendearentzat. Aurtengoan bi kategoria izango dira: gizonena eta emakumeena (Errota plazan). Irabazleentzat sariak eta trofeoak izango dira. Babeslea: Imagine akademia.
- 17:30-18:30: Haurrentzako antzerkia, Patata Tropikala taldearen eskutik. Babesleak: Naudan eta San Sebastian Housing enpresak.
- 19:00-20:00: Dantza emanaldia, Mari Cruz, Jazzarte eta Danza del vientre Fusionen eskutik.
- 21:30: Herri afaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte Errota plazan barrena. Auzotarrek afaria etxetik ekarriko dute, eta jarritako materiala erabiltzeko aukera izango dute, betiere pazientzia galdu gabe eta aldarte alai eta onean. Barrikotea izango dugu. Babeslea: Bereziartua sagardotegia.
- 23:00-2:30: Dantzaldia Modestok girotua. Babesleak: Errota eta Izen Gabe tabernak.
- 9:00: Txistularien diana.
- 10:00: Futboleko finalerdiak eta finalak, Fanderiako erabilera anitzeko pistan (suaren ondoan), Errenteriako Udalaren Kirol Departamentuaren laguntzarekin. Babeslea: K.E Beti Ona.
- 11:00: Auzoko hildakoen aldeko meza, Gabierrotako Jesusen Bihotzaren elizan.
- 11:00-12:00: Marraztu ezazu “zure auzoa” izeneko arte jarduera. Haurrei margoak eta kartulinak banatuko zaizkie. Marrazkiak Errota plazan egingo dituzte, bertan horretarako jarritako mahaietan.
- 12:00-13:00: Errota plazan Joseba Ostolaza harri-jasotzailearen erakustaldia izango da, bere eskolako ikasleekin batera, eta auzoko txikienek ere parte har dezaten ahaleginduko dira. Babeslea: Zubia taberna.
- 13:30: Trofeoak banatuko dituzte.
- 16:00: Aparraren festa, Markolako frontoian. Babes zibilaren lankidetza izango dugu.
- 17:30: Gorriti. Suaren parkean pottokak, bigantxak eta beste sorpresa asko. Babeslea: Zubia taberna.
- 18:30-19:30: Egundoko zumba erakustaldia, Activate 7-24-ren eskutik.
- 19:30: Sardina jatea, prezio merke-merkean.
- 20:30: El ritmo del desván orkestra. Babesleak: Zubia Taberna.
- 22:30: Zezen suzkoa.
- 23:00: Jaiak amaitzeko txupinazoa.