San Juan Donibane Koxtapek antolatutako estropada larunbatean jokatuko da, Pasaian

Pasai Donibane Koxtape-San Juango neskak, iaz, Pasaiako III. Ikurrina irabazi zutenekoa.
Lehengo txandan Astillero, Zumaia, San Pedro eta Portugalete, eta bigarrenean, Urdaibai, Orio, Hondarribia eta San Juan. Puntako traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izango da larunbatean Pasaian. Eta ez bakarrik mutiletan, 18:00etan, VII. Iberdrola Bandera lehiatu aurretik, emakumeek, Gipuzkoako Traineru Ligari dagokion estropada jokatuko baitute erlojuz kontra.
Estropadak 2.778 metroko –1,5 itsas milia– ibilbidea izango du, bi luze eta bi ziabogekin.
Erlojuz kontra jokatuko da eta traineruak Lezo aldera abiatuko dira.