Baratzaren gaixotasun eta izurrei aurre egiteko tailerra, ostiralean
Ikastaroa doakoa izango da, eta baratze parkeko erabiltzaile direnek, zein ez direnek izango dute parte hartzeko aukera doan.
Nola egin aurre gaixotasun eta izurrei? tailerra egingo dute ostiralean Oreretako Baratze Parkean. Ikastaroa doakoa izango da, eta baratze parkeko erabiltzaile direnek, zein ez direnek izango dute parte hartzeko aukera doan.18:00etatik 19:30era egingo dute tailerra eta besteak bestetomatearen harrari zein landarren gaixotasunei aurre egiteko teknika ekologikoak azalduko dituzte. Furgobaratza ere bertan izango da.
