Ekitaldi politikoa 19:00etan izango da eta Isabel Salud Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, eta Pilar garrido eta Josetxo Arrieta Senaturako hautagaiak hartuko dute parte.
![Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren agerraldia](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/05/Elkarrekin-Ahal-Dugu-koalizioaren-agerraldia.jpg)
Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren agerraldia
Elkarrekin ahal Dugu alderdiak mitin jaialdia egingo du bihar Zumardian. 17:00etan hasiko den ekitaldian haurrentzako jokuak egingo dituzte eta informazioa banatzeko mahaiak jarriko dituzte. Ekitaldi politikoa 19:00etan izango da eta Isabel Salud Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, eta Pilar garrido eta Josetxo Arrieta Senaturako hautagaiak hartuko dute parte.
Ekitaldi politikoa laburra izango da. Izan ere, Elkarrekin Ahal Dugu-k Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deitu duen manifestazioarekin bat egingo du, eta bertaratzera deitu ditu herritar guztiak. Manifestazioa Niessen Merkatalgune sarreratik abiatuko da 19:30ean.