Indarkeria matxistak lau emakume hil ditu egun bakarrean. Mugimendu Feministak deitu duen manifestazio zaratatsua 19:30ean abiatuko da Niessen sarreratik.
Indarkeria matxistak lau emakume hil ditu egun bakarrean. Gasteizen, andre bat hil duela aitortu du gizon batek eta Zadorra ibaira bota zuela gorpua. Ibai horretan aurkitu zituen gorpuzkiak atzo Ertzaintzak. Atxilotu egin dute hilketa aitortu duen gizona. Atzo bertan, Angelun (Lapurdi), emakume bat eta bere bi alaba, 11 eta 17 urteko bi neska, tiroka hil zituzten. Gizona, andrearen senarra eta bi nesken aita, hilda agertu zen etxean.
Gertakari larrien aurrean eta indarkeria matxista salatzeko deialdia egin dute biharko Errenteria-Oreretan. Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du, eta horrenbestez etxetik lapikoak, txilibitoak eta zarata egiteko balio dezaken edozein tresna eramateko eskatu dute. 19:30ean abiatuko da Niessen merkatalguneko sarreratik manifestazioa. Mugimendu feministak herritar guztiak deitu ditu protestan parte hartzera.