Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen Etxearen adreiluak jartzen hasiko dira

Emakumeen Etxearen gaineko hausnarketa egiteko parte hartze prozesua abiatuko du udalak, Elhuyakin. Uztailaren 6an eta 13an izango dira saioak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/06/24
Lopez Etxerreta gaurko agerraldian.

Lopez Etxerreta gaurko agerraldian.

Emakumeen Etxea izango du Errenteria-Oreretak. Legealdi honetan izango da, udalak horretarako konpromisoa hartu baitzuen, eta eraikinaren kokapena ere zehaztuta dago, Txirrita parkeak (Patxiku zelaia) hartuko du. Herriko emakume talde, feminista eta norbanakoak mahaiaren bueltan eseri eta etxe horrek zein funtzio izango duen eta nola kudeatuko duten erabakitzea da gakoa orain. Horrela jakinarazi du Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak, eta hausnarketa hori egiteko, sei hilabete iraungo duen parte hartze prozesua abiatuko duela udalak Elhuyarren aholkularitzarekin jakinarazi du. “Elkarrizketak egin ditu Elhuyarrek herriko hainbat emakume talde, eta norbanakorekin. Horiek aintzat hartuta, diagnostikoa egin du. Orain, mahaiaren bueltan eserita egitasmoa landuko dugu”. Bi saio egingo dituzte horretarako datorren hilabetean, uztailaren 6an eta 13an, zehazki Merkatuzarren 18:00etatik 20:30era biak. Eta horietan ahalik eta emakume gehien bildu nahi dituzte “guztien artean Emakumeen Etxearen oinarriak finkatzeko eta hausnarketa kolektiboa egiteko”. Egitasmoaren gaineko gogoeta eta aukeren gaineko hausnarketa egingo dute biltzen direnek. Parte hartzea erraztu asmoz, haurtzaindegi zerbitzua eskaini du udalak jardunaldiak egiten dituzten bitartean. Interesdunek hiru egun aurretik egin beharko dute eskaera 943 44 95 76 telefono zenbakian edota posta elektronikoz. Donostian erreferentea Errenteria-Oreretan eraikiko den Emakumeen Etxea Oarsoaldeako lehena izango da. Hurbileneko esperientzia Donostiakoa da, “anbizio handikoa Gipuzkoa ia osoari erantzuten diolako”, esan du Lopez Etxezarretak. Arrasate eta Hernanin ere badira Emakumeen Etxeak. Lopez Etxezarretak, emakume guztiak deitu ditu hausnarketarekin bat egitera, “garrantzitsua delako guztiok gure ekarpenak egitea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.