Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Europako harresiak bota nahi dituzte

Harresirik Gabeko Lurraldeak proiektua martxan dago. Migranteen baldintza txarren aurkako sentsibilizazio kanpaina da. Lampedusara joango dira ere.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2016/06/24
Lampedusa

[Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda]

Itaka uhartera iristeko ametsa zuen Ulisesek. Bertara iristeko desioak mugitzen zuen Ulises, eta uhartera iristea baino, ordura arteko bidaia —odisea— zen garrantzitsuena, ametsa piztuta mantentzen zuelako. Mediterraneoan ere dago Lampedusa uhartea. Gaur egun bertara iristen diren askorentzat, Ulisesentzat ez bezala, bidaia ez da garrantzitsuena, euren jatorriko herrialdeetan bizi duten miseria eta gerratik ihes egitea baizik. Askok ez dute Lampedusara iristea lortzen. Lampedusa sinbolo bezala hartu dute Harresirik Gabeko Lurraldeak proiektuko kideek. Mikelazulo Elkartean sortu zen proiektua, iazko Herrien Astean egindako Lampedusaren mosaikoaren ondoren. “Zerbait mamitsuagoa” landu behar zuten, eta pixkanaka proiektua garatzen hasi ziren. Lampedusara bertara joateko ideia ere otu zitzaien. Proiektuko kideentzat bai, Lampedusa Itaka bezalakoa da. Abuztuan joango dira Italiako administraziopean dagoen uhartera. Hala ere, ez da hori helburua, migrazio ez-natural fenomenoari buruz sentsibilizatzea baizik. Horrekin batera, Asian Dub Foundationek abesten zuen Fortress Europe (Europa Gotorlekua) salatu nahi dute. Europako harresiak botatzen hasteko kanpaina apirilaren 18an abiatu zuten, Lampedusara bidean zihoan itsasontzi bat hondoratu eta 700 etorkin hil zirela salatzen zuen elkarretaratzearekin. Oarsoaldeko 50 eragilek bat egin zuten ekitaldi eta manifestuarekin. Egun horretan bertan beste ehunka etorkin hil ziren modu berean. Ekonomia eredua errudun Egitasmoko kideek herrien nortasunak aldarrikatzen dituzte, ezaugarri batekin: “Herri batek ez du harresirik behar. Harresiak eraikitzea sistema ekonomikoak behartzen du”. Hainbat ekitaldi egin dituzte orain arte. Esaterako, herenegun Zaria Koru Eskolak kontzertua eman zuen Fatimako parrokian. Datorren asteartean, berriz, EMKEko musika bandak kontzertua emango du Niessenen, 20:00etan, Badut antzerki taldearekin batera. Beste hainbat eragilek ere Harresirik Gabeko Lurraldeak-en ateak jo dituzte, eta hainbat kultura jarduera egin —eta egingo— dituzte proiektua babesteko. Kamisetak ere salgai daude elkartearen egoitzan. “Ez da karitatea” Abuztuan joango dira Lampedusara, eta bertako Askavusa elkartearekin jarri dira harremanetan. Etorkinei laguntza praktikoa emateaz gain, irlaren militarizazioa ere salatzen dute. Antzeko helburuekin joango dira proiektuko hamahiru lagun: “Elkartasuna bai, baina azaleratu nahi dugu azpian dagoen problema. Arazo hori da Europak duela errua, nahiz eta beraiek ez onartu. Han sortzen ari den gerra eta miseria zein aldaketa klimatikoak sortzen ditu milioika immigrante”. Europaren erantzuna ere salatu dute:?”Frontex da, mugak itxiz. Eta sartzen direnei islamofobia, CIES, paperik ez ematea eta abar da soluzioa. Melilla, Calais edo Idomeniko egoera ere lehen planoan jarri nahi dugu”. Horrela, eta bidaia helburua ez dela argi uzteko, han bizi eta sentitutakoa kontatuko dute hona itzultzean, bakoitzak bere erara. Izan ere, aktoreak edo ipuin kontalariak daude proiektuaren barruan. Lampedusa da sinboloa, baina Europako beste mugen errealitatea ere ezagutarazi nahi dute. Idomeni, Melilla edo Calais eremuak “erabat militarizatuta” daudela salatu dute Harresirik Gabeko Lurraldeak proiektuko kideek. Azaroan toki horietako errealitatea kontatzeko muga diren herri horietako biztanle batzuk gonbidatuko dituzte. Orduan bukatuko da kanpaina. Harresiak guztiz botatzeko lan handia dago egiteko, baina adreiluak hasi dira pixkanaka kentzen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.