Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iazkoa errepikatzea handia litzateke Oarso Bidasoko traineruentzat

Hondarribiak gizonetan, eta San Juanek emakumeetan, iaz ondo bukatu zutena modu berean hasi dute aurten. Oarso Bidasoan, orotara, 11 estropada izango dira udan zehar

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2016/06/24
Aurreko larunbatekoa da ondoko irudia, San Pedroko III. Euskotren Banderakoa. Irteeratik ondo-ondoan joan ziren Hibaika eta San Juan.

Hibaika eta San Juan, iazko estropada batean.

San Juan emakumeak
San Juan emakumeak
San Pedro
San Pedro
San Juan gizonak
San Juan gizonak
Hondarribia gizonak
Hondarribia gizonak
Hondarribia emakumeak
Hondarribia emakumeak
Hibaika emakumeak
Hibaika emakumeak
Oarso Bidasoko hamar traineruk parte hartuko dute aurten traineru ligetan. Zazpi gizonenak dira, beste hirurak emakumeenak. Eta maila edozein dela ere, zer esan handia emango dute bertako ontziek. Partaideak bakarrik ez, estropadak ere badaude Pasaian, Errenteria-Oreretan eta Hondarribian. Orotara, bihartik hasita, 11 lehia ikusteko aukera izango da: San Miguel Ligako bi, EuskoTren Ligako bat, Emakumeen Gipuzkoako Ligako lau, KAE1 Ligako bi, eta KAE2ko beste bi. Iazko emaitzak errepikatzea (Kontxa bat, San Miguel Liga eta EuskoTren Liga, besteak beste) sekulakoa litzateke bertako traineruentzat. Emakumeetan goi-goian ibiliko direnak San Juan eta Hibaika izango dira. Iazko eta aurreko urteetako emaitzek bakarrik ez, aurtengo herrialdeko ligako nahiz test estropadetako emaitzek hala diote. Hala, San Juan, Gipuzkoako Ligako lehen jardunaldian garaile izan zen Hondarribian igandean, aurkezpen gutun garbia utzi zien beste traineruei. Iaz irabazi zuelako, EuskoTren ligarako plaza badute arrosek. Hibaika ez dute urrun. Aurretik edo atzetik, ondoan izango dute Madalen ontzia Batelerek. Antza, sanjuandarren atzetik koska bat hasi dute sasoia, baina denboraldia luzea denez, azken urteetako lehia historikoa aurten ere errepikatuko dela ziur. Dena dela, errenteriarrek aurrean izango duten lehen helburu nagusia EuskoTren Ligara sailkatzea izango da (uztailaren 9 eta 10ean dira sailkapen estropadak, Orion eta Donostian). Hainbat urtez lehorrean izan ondoren, Hondarribiak aurten badu emakumeen trainerua. Euren helburua izango da estropadaz estropada borrokatu, ikasi, eta eskarmentua hartzea. Hondarribiak hartutako tokia utzi egin behar izan dute aurten Oiartzungo Itsaslapurrek. Hainbat arazo tarteko, ezin izan dute bigarren urtez emakumeen trainerua osatu. Bertako partaideetako askok beste klubetan jarraitzen dute arraunean. Aukera galdua Itsaslapurrentzat. Hiru helburu San Miguel Ligan, Oarso Bidasoko hiru traineru daude, bakoitza helburu zehatzarekin. Hondarribiaren asmoa da liga hori berriz ere irabaztea, bigarrenez jarraian ahal bada gainera. Iazko arraunlari taldea ia osorik mantendu ahal izan du Mikel Orbañanosek, hortaz, antzeko edo hobeto ibiliko dira aurten berdeak. Hau da: Sevillako lehen estropadako garaipen handia ikusita, pentsa daiteke iazko hamahiru banderak irabazteko gai izan daitezkeela berdeak; erne, ordea. Horrelakoak errepikatzea zeharo zaila da, iazkoa, agian, inoiz ere inork errepikatuko ez duen marka da. San Juan ondo dago. Haien helburua da San Migueleko lehen lauen artean sartzea branka, ohorezko txandaren inguruan ibiltzea ahal den guztietan. Sevillan hori berretsi egin zuten, bosgarren izan zirelako Guadalquivir ibaian. Iaz bosgarren izan ziren arrosak ligako sailkapen nagusian, hortaz, laugarren postua begiz jota dute. San Pedrok zalantzekin hasi du San Miguel Liga. Bigarren ziabogan eta hirugarren luzearen hasieran izandako arazoengatik hamaikagarren izan ziren Sevillan. Moreek badute taldea gutxienez jaitsiera postuak atzean uzteko, eta bigarren txandan egonkortzeko. Sevillakoa istripua izan zen.

Entrenatzaileen iritziak. Zein helburu duzue aurten?

Iker Cortes. Hibaikako emakumeen traineruaren entrenatzailea: «EuskoTren Ligan sartu eta ahal dela, hura irabaztea da gure helburua»
Iker Cortes.

Iker Cortes.

“EuskoTren Ligan sartzea dugu helburu sasoi honetan. Ez bakarrik sartzea, sartu eta gainera hura irabaztea, ahal bada behintzat. Hibaikako emakumeen traineruak aurredenboraldian lan handia egin du, eta lan horren emaitzak ere jaso ditu. Oso balorazio ona egiten dugu aurretik egindakoaz, beraz. Denboraldi berriari begira horrela jarraitzea da lehentasuna, bide berean jarraitzea lanean eta ahal dela emaitza berak edo hobeagoak lortzea. Hibaikako arraunlariak indartsu eta oso gogotsu daude”.    
Joxerra Oiartzabal. Hondarribiko emakumeen traineruaren entrenatzailea: «Azkeneko postuei buelta ematea da helburua. Motibatuta gaude»
Joxerra Oiartzabal.

Joxerra Oiartzabal.

Trainerua uretan edukitzea izan da gure helburua, taldea egitea. Taldea osatu dugu, jende berriarekin, hortaz, zaila izango da emaitzak lortzea. Momentuz borrokan ari gara, motibatuta daude emakumeak, eta gure asmoa da aurredenboraldian egindako estropadetan izandako azken postu horiei buelta ematea, eta Hernani, Deustu eta horiengana hurbiltzea. EuskoTren Ligako kanporaketan parte hartuko dugu, estropada ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara, baina ez dugu itxaropenik aurreneko lauren artean sailkatzeko”.  
Juan Mari Etxabe. San Juanen emakumeen traineruaren entrenatzailea: «EuskoTren Liga eta Kontxa irabazi nahiko genituzke hirugarrenez»
 
Juan Mari Etxabe.

Juan Mari Etxabe.

“Helburuak aurten ere, aurreko bi urteetan jarri ditugun berberak dira: EuskoTren Liga eta Kontxa irabazi. Hortik aurrera etortzen den guztia ongietorria izango da. Bi urtean lortu dugu, eta hirugarrenez  irabazi nahiko genituzke bi horiek. Badakigu erronka zaila dela bi horietan garaitzea, baina horri begira jarri gara, ilusio eta intentzio horrekin ari gara lanean eta dena emango dugu lortzeko. Arraunlariak lanerako gogoz daude, eta oraindik %100ean ez badaude ere, EuskoTren hasten denerako maila horretan izango dira”.  
Mikel Arostegi. San Pedroko gizonen traineruaren entrenatzailea: «Gure helburu nagusiena da San Miguel Ligan mantentzea»
Arrauna
Mikel Arostegi.

Mikel Arostegi.

“Gure helburu nagusiena da San Miguel Ligan mantentzea. Sevillan hamaikagarren izan ginen, baina esan nahi dut hango emaitza ez dela oso fidagarria, gure txandan haizea atera zelako, bigarren ziaboga oso txarra egin genuelako, eta horregatik moralki hondoratu egin ginelako. Emaitza horo hobetzeko gai gara, zalantzarik gabe. Sevillan egindakoarekin gustura ez itzuli arren, hau dena hasi besterik ez da egin, eta hemendik aurrerako estropadak ondo egitea da gure asmoa. Horretarako gaitasuna badugula uste dut, eta borrokarako gogoa behintzat inork ez digu kenduko”.  
Mikel Orbañanos. Hondarribiaren gizonen traineruaren entrenatzailea: «Zaila da garaipenak lortzea, inork ez dizkizu ziurtatzen»
Mikel Orbañanos.

Mikel Orbañanos.

“Ikusita lehengo urtean eman genuen maila, aurten maila berbera eman nahiko genuke. Zaila da garaipenak lortzea, inork ez dizkigu ziurtatzen, baina bai gustatuko litzaigukeela joan den urtea bezala ibiltzea aurten ere. Oso zaila izango da hori. Egia esateko, iaz gauzak oso-oso ondo atera zitzaizkigun, gauza askotan asmatu genuen, eta aurten, nahiz eta berdin ibili, zaila izango da hainbeste garaipen lortzea. Taldean baja pare bat izan ditugu 2015eko taldetik, baina gazteen nahiz Urko Redondoren etorrerarekin iruditzen zait baja horiek orekatu ditugula. Beraz, talde orekatua dugula uste dut”.  
Joseba Fernandez. San Juanen gizonen traineruaren entrenatzailea: «Ez diogu ezerri uko egiten. Hori da sasoi honetarako gure filosofia».
Joseba Fernandez.

Joseba Fernandez.

Aurten helburu argi eta garbi bezala dugu  San Miguel Ligako ohorezko txandan sartzea, eta Kontxan egotea. Ligan hori egitea zaila dela badakigu, baina harrokeriarik gabe diot horren alde borroka egiteko gai garela. Urte batzuk daramatzagu bilakaera positiboarekin, eta unea iritsi da goian egoteko. Erronka horri aurre egiten jakin behar dugu, nahiz eta badakigun sasoian zehar gorabeherak izango direla. Taldeari dagokionez nahi baino baja gehiago izan ditugu neguan, baina etorri direnekin uste dut talde konpentsatu eta lehiakorra lortu dugula. Ez diogu ezerri uko egiten, hori da sasoi honetarako gure filosofia”.  

Oarso Bidasoko estropadak

San Miguel Liga
  • Uztailak 30. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bandera Pasaian (18:00etan).
  • Abuztuak 20. Hondarribiko XXIX. bandera (18:00etan).
EuskoTren liga
  • Uztailak 30. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bandera Pasaian (18:00etan). emakumeen
Gipuzkoako Emakumeen Liga
  • Ekainak 25. Iberdrola bandera Donibanen. Emakumeen Ligako bigarren jardunaldia (18:00etan).
  • Uztailak 23. Errenteria-Oreretan, emakumeen ligako zortzigarren jardunaldia (19:00etan).
  • Abuztuak 7. San Pedron, emakumeen ligako hamaikagarren jardunaldia (12:00etan).
  • Abuztuak 27. Errenteria-Oreretan, emakumeen ligako hamalaugarren jardunaldia (13:00etan).
KAE1 Liga
  • Ekainak 25. Hondarribian, XXI. Promozio Bandera (18:00etan).
  • Abuztuak 7. San Pedron, Pasaiako XXXI. Ikurrina (12:00etan).
KAE2 Liga
  • Uztailak 16. Errenteria Hiria IV. Ikurrina (erlojuaren kontrakoa, 17:00etan).
  • Abuztuak 6. Donibanen, Oiartzungo II. Ikurrina (17:00etan).
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.