Donibaneko futbito txalpelketa larunbatean (uztailak 2) egingo dute. Izena emateko aukera ostirala arte dago.
Aurten ez da irudi hau errepikatuko. Kiroldegian beharrean, plazan egingo dituzte partidak.
Larunbatean (uztailak 2) egingo dute Donibaneko Futbito Txapelketa. Data biribilarekin eta jokaleku bereziarekin aurten: 25 urte beteko ditu, eta Santiago plazan egingo dute.
Txapelketan izena emateko epea zabalik dago, ostirala (uztailak 1) arte. Taldeak Itziar eta Remos tabernetan apunta daitezke, baita 943 51 13 23 telefono zenbakira deituz ere. Izen emateak 50 euroko prezioa du, eta gehienez talde bakoitzak 10 partaidekoa izan behar du.
Partiden eta taldeen zozketa ostiralean bertan egingo dute, 20:00etan, Itziar tabernan. Bertan jakinaraziko diete parte hartzaileei lehia nolakoa izango den.
Sari ederrak izango dituzte lehenek. Honakoak:
- Irabazleak: garaikurra eta afaria.
- Bigarrenak: garaikurra.
- Hirugarrenak: garaikurra eta afaria.
- Laugarrenak: garaikurra.