Irailaren 2ra arte izango da zabalik astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.
Pascual eta Lopez Etxezarreta Bizarain liburutegiaren kanpoaldean.
Beraungo bizilagunek Bizarain liburutegia erabiltzen jarraitzeko aukera izango dute uda osoan zehar. Hala jakinarazi dute gaur Garazi Lopez Etxezarreta zinegotziak eta Mari Jose Pascual udal liburutegiko zuzendariak Bizarain ikastolaren liburutegian egin duten agerraldian. Kultur zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko konpromisoan sakontzen duela erabakiak esan du Lopez Etxezarretak eta joan den otsailean
Bizarain ikastolak eta udalak sinatutako hitzarmenak fruituak eman dituen zalantzarik ez du: “Elkarlanak erantzun ona izan du orain arte, eta udan ere liburutegiak zabalik jarraitu behar duela erabaki dugu”.
Irailaren 2ra arte izango da zabalik astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara. Beraungo bizilagunek, otsailetik hona egin duten bezala, liburu mailegoak egin ditzakete bertan eta etxetik bertatik egitea izango dute eskaera liburutegi digitalaren bidez Bizarainen jasotzeko gero mailegatutako liburua. Eskola egutegiaren barruan, bertako irakasle bat arduratu da liburutegi zerbitzuaz, orain oporrekin berriz, langile bat jarri du udalak goialdeko auzoetan zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko.Agintaldi barruko planean Beraunen kultur etxe propioa zabaltzea aurreikusia duela udalak ekarri du gogora Lopez Etxezarretak.
Acex programa
Agerraldian, Acex Eskola Kanpoko Ekintza Osagarrien Programaren gainekoa mozioa onartu zuela atzo udalak ekarri du gogora Lopez Etxezarretak: “Hezkuntza publikoan jarduerak egitea ahalbidetzen dute ACEX laguntzek, murriztuta kolokan geldituko dira ikastetxeetako liburutegiak eta baita ere Bizaraingo hau ere”. Murrizketa horrek hezkuntza komunitateari eta herritarrei ere eragingo diela gaineratu du EH Bilduko zinegotziak eta “kezkagarritzat” jo du laguntza horiek murrizteko Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia. Bizarainen bertan liburutegiaren ordutegia zabaltzeko asmoa zuten, “murrizketarekin mantentzeko aukera ere agian ez da izango”. oriek sortzen dituzten azpikalteei erreparatu eta alternatibarik eskaini gabe”. Hezkuntza bere murrizketa poliketatik at uzteko ere eskatu diote Eusko Jaurlaritzari mozioaren bidez, eta halaber, hezkuntzari dagokion erabaki oro hezkuntza komunitatearekin eztabaidatu eta dostu ditzala. Azkenik babesa adierazi diete mozioaren bidez, “egoera berri honetara egokituta programa hauen biziraupena bermatu eta haurren hezte prozesua lehentasunez babestu nahian lanean ari diren hezkuntza komunitateko kide guztiei”.