Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Garraio iraunkorraren alde egingo du udalak Bizi-Badia zerbitzuarekin

Zerbitzuaren bidez mugikortasun iraunkorra sustatu nahi du udalak eta horretarako, 35 bizikleta eta bost mailegu gune egokitu ditu: bi Trintxerpen, eta bana Antxo, San Pedro eta Donibanen.

Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2016/06/29
Bizi_badia bizikleta mailegu zerbitzua aurkeztute gaur.

Bizi_badia bizikleta mailegu zerbitzua aurkeztute gaur.

Garraio iraunkorraren alde egin nahi du udalak, eta horren harira Bizi-Badia bizikleten mailegu zerbitzua abiatuko du utzailaren 4an. Gaur eman dute horren berri Ibaiondo pilotalekuaren kanpoaldean Lore Suarez zinegotziak, kirol saileko teknikariak eta udaleko hainbat langilek zerbitzuaren barruan maileguan jarriko dituzten bizikleten gainean. Zerbitzuaren bidez mugikortasun iraunkorra sustatu nahi du udalak eta horretarako, 35 bizikleta eta bost mailegu gune egokitu ditu: bi Trintxerpen, eta bana Antxo, San Pedro eta Donibanen. Donibanekoa eta Trintxerpekoak abiatuko ditu lehenik, eta San Pedro eta Antxokoa progresiboki, “hala ere, udan zehar denak jarriko ditugu martxan”, azaldu dute. Sistema «berritzailea» dela esan dute gainera, «ez dugu ezagutzen antzeko sistemarik, gurean ez delako estaziorik edo sistema elektronikorik. Guztia ditugun baliabideak erabilita antolatu dugu, aurrekontu xume batekin. Bizikletak  eta existitzen ziren mailegu puntu batzuk egokitu ditugu, eta kirol instalazioetan dauden langileek kudeatuko  dute zerbitzua».  Aurrez aurrekoa izango da zerbitzua, eta ordutegiak mailegurako egokitu diren udal instalazioen berak izango dira, «bizikleta hartu zein uzterakoan errespetatu behar ditu erabiltzaileak irikiera ordutegiak. Ez da derrigorrezkoa jatorrian  itzultzea bizikleta, edozein gunetan itzuli ahalko da». Zerbitzua erabiltzeko baldintzak Erabiltze eremua ez dute Pasaiara mugatu. Donostialdera eta Oarsoaldeko beste hiru herrietara joateko aukera izango dute mailegua egiten dutenek. Bizikleta mailegu zerbitzuaren barruan hiru erabiltzaile mota bereizi dituzte. Pasaiako kirolguneetako bazkideek doan jasoko dute zerbitzua. Pasaiakoak bai, baina bazkide ez direnek berriz, urtean 10 euroko kuota ordainduko dute. Azkenik, pasaitarrak ez direnak erabilera bakoitzeko ordainduko dute, eta horretarako tarifa batzuk zehaztu ditu udalak zerbitzua arautzeko sortu berri duen ordenantzan. Guztira,  20 bizikleta tolesgarri jarriko ditu udalak  mailegu puntuetan, eta beste 15 udal langileek lan ordutegiaren barruan, zein etxetik lanerako bidea bizikletan egiteko aukera izan dezaten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.