Bote eta Igel Txapelketa, Begihaundi taberna parean, gaur, 19:00etan.
Toka eta igel txapelketan gaurko irabazleek jasoko duten saria
Trantsizio eguna dute gaur San Pedroko jaietan. Patroiaren Egunaren biharamuna, astebururako berrindartzeko baliatuko dute moreek. Baina festek ez dute erabateko etena izangoa. Erretiratuek bazkaria izan dute, eta frontoian, puzgarriak jarri dituzte txikien gozamenerako.
19:00etan hasiko dira gaurko azken bi ekitaldiak. Haurrek apar festa izango dute frontoian, eta helduek, berriz, Begihaundi tabernak antolatutako bote eta igel txapelketetan jokatzeko aukera izango dute, kaian.