Datorren astelehenean hasita, hilaren 8ra arte 86 partida jokatuko dituzte Errenteria-Oreretan bost kontinenteetako futbol taldeek.
Zortzi milatik gora gaztetxok jokatuko dute Donosti Cup
Fanderiako eta
Beraungo futbol zelaiak
Donosti Cup oinarrizko futbol txapelketaren egoitzetako bi izango dira. Datorren astelehenean hasita, hilaren 8ra arte 86 partida jokatuko dituzte Errenteria-Oreretan bost kontinenteetako futbol taldeek. 25. edizioa du aurtengoa txapelketak, eta guztira 525 taldek eta bost kontineteetako 25 herrialdeko 8.500 kirolarik hartuko dute parte.
Hamahiru kategoria izango dira, zortzi gizonenak eta bost emakumeenak, eta partidak horretarako egokitutako 24 zelaietan banatuko dituzte. Fanderia eta Beraungo zelaietatik, Frantzia, Portugal edo Estatu Batuetako zenbait talde igaroko dira datozen egunetan.
Egun osoan jokatuko dituzte partidak, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte eta haiek ikusteko sarrera doakoa da.