Pio Barojako futbol zelaia aparkalekua izango da gauez
Egunez kirolerako eta aisiarako eremua izango da Pio Baroja ikastetxearen futbol zelaia eta gauez, aparkaleku bilakatuko da gaurtik hasita.
Egunez kirolerako eta aisiarako eremua izango da Pio Baroja ikastetxearen futbol zelaia eta gauez, aparkaleku bilakatuko da gaurtik hasita. Hala erabaki du udalak Galtzarabordan dagoen parkaleku gabeziari eta auzo elkarteak egindako eskaerari erantzuteko.
Errenteriako Udalak aurreko agintaldian abiatu zituen auzo batzarren barruan egin zuten eskaera Galtzarabordako auzotarrek, eta udalak beharrezko kontsultak egin eta gero, espazio horri bi erabilerak ematea erabaki du.
Ordutegi jakina izango da autoa futbol zelaian aparkatu ahal izateko: udan, 21:00etatik 09:00etara utzi ahalko da autoa bertan eta neguan, berriz, 20:00etatik 09:00etara bitartean.