592 kilometro dispertsioarekin amaitzeko.
Sarek bete du erronka. 592 kilometro osatu nahi zituzten kilometro bateko ibilbidean bueltaka, eta herritarren erantzunarekin lortu dute. 592. Horiek dira senide eta lagunek astebururo espetxeetara bisitan joateko egin behar dituzten kilometroak, bataz beste.
Gazte, heldu nahiz haurrek egin dute bat iniziatibarekin, gehientsuenak oinez, baina izan da bizikletan egin duena eta baita lasterka egitera animatu direnak ere. 11:30ean hasi dute erronka eta ordu eta erdian lortu dute erronka betetzea. Euria ari zuen une hortan, baina parte hartzaileek ez dira beldurtu eta dispertsioarekin amaitzeko eskatzeko petoa eta herriko euskal presoen izena eta espetxea zuen pegatina soinean erdialdeko kaleetan barrena ibili dira ibilbidea egiten. Batzuk behin, beste batzuk bitan… eta bakoitzak bere erritmoan.
Aitzol Gogorza gaixotasun larri eta sendaezina duen Oreretako presoaren gurasoek ez dute kale egin izan nahi zitarekin. Hasi bezain pronto Zumardian kokatu duten irteera puntuan ziren Arantxa Otaegi eta Luis Gogorza. Emakumeen Munduko Martxako hainbat kide, gazte asanbladakoak, Julen Mendoza alkatea, Jaione Karrikiri eta Eñaut Grazia EH Bilduko zinegotziak, Mikel Ugalde, eta herritar mordoa. Trikitilariek eta dultzaina joleek ere ez dute kale egin. Beraiek ere eskatu dute dispertsioa amaitzeko ibilbidea girotzen zuten bitartean. Ibilbidea amaituta berrriz, txorizo pintxoak zituzten zain parte hartzaileek.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete 592 kilometroak banan bana egitera bildu diren guztiei, eta gogoratu dute, astebururo hamarnaka familia direla errepideetan ehunka kilometroko bidaiak egiten euren senide edo lagunak ikusteko.